Atotxako suziriak

Realaren gol guztiek hegan egiten dutelako.

Patxi Alkorta aipatzearekin batera, ezin aipatu gabe utzi Reala eta bere futbol-zelai zaharra, Atotxa. Donostiar ezagun honek Realaren golen berri emateko sistema berezi bat asmatu zuen: bi suziri botatzen zituen talde txuri-urdinak sartutako gol bakoitzeko, eta bakarra gola aurkariarena bazen.

Ohitura hau galtzear izan zen, baina duela ez asko berreskuratu zuten Anoetan. Donostiako taldearen bereizgarrietako bat da, lehen suziriaren eta bigarrenaren arteko denbora tarte horretan hiri oso baten arreta bereganatzen baitu.