Gipuzkoako txoko bakoitzetik

Talde baten atzean dagoena lurralde oso bat denean.

Gipuzkoako herri guztiek egiten dute Reala. Herrietako bakoitzak. Andoaindik Zumarragara. Guztiek.

Herri bakoitzak badu Realekoa izan den futbolariren bat, eta izan ezean, badu zaleren bat, beren lurraldeko taldea maitatzen duenen bat. Gipuzkoako txoko bakoitzetik iristen da zaleen babesa.

Komunitate bat, talde bat, sentimendu bat. Hori da Realaren formula.