Realeko One Club Man jokalariak

Bizitza osoan txuri-urdin.

Ibilbide profesional osoa talde berean igaro duten jokalariei deitzen zaie One Club Man. Ez da erraza gisa honetako futbolari leialak topatzea, gaur egun bereziki, baina badira batzuk han-hemenka.

Zentzu horretan, Reala da klub esanguratsuenetako bat, txuri-urdina baita One Club Man gehien dituen taldeetako bat da Europan. Asko izan dira bizitza osoan zehar elastiko txuri-urdina defendatu dutenak. Hona hemen horietako batzuk:

Benito Diaz, ‘Pela’ Arzac, Dioni Urreisti, Jose Mari Martinez, Gaztelu, Inaxio Kortabarria, Jesus Mari Satrustegi, Julio Olaizola, Luis Arconada, Jesus Mari Zamora, Agustin Gajate, Alberto Gorriz, Juan Antonio Larrañaga, Jose Antonio Pikabea, Mikel Aranburu, eta etorriko direnak…

Dudarik gabe, harro egoteko modukoa.