Realeko iruzurtia

Bonifacio Echeverria: bere talde kuttunarekin ez jokatzea baino, amari gezurra esan eta abizenez aldatzea nahiago izan zuen jokalaria.

Bonifacio Echeverria Realeko jokalaria izan zen XX. mende hasieran. Odolean zeraman futbola, eta Reala zen bere talde kuttuna. Hainbestekoa zen bere pasioa, non izen-abizen faltsuekin jokatzen zuen, amak ez baitzion futbolean jokatzen uzten.

Argi dago Realak harrapatuz gero, ez dagoela berarengandik bananduko zaituenik.