Batek bakarrik izan zezakeen lehena. Eta bera izan zen. Paco Bienzobas.
Paco Bienzobas, Realeko aurrelaria, Ligako lehen golegile nagusia izan zen. 1929. urtean jokatu zen lehen txapelketa hartan, inork baino gol gehiago sartu zituen futbolari txuri-urdinak. Jokalari historikoa izan zen, eta ez Realean soilik, baita futbol munduan ere.