Arconada, ikur nagusi

Arconada, Realarekin lau txapelketa irabazi zituen kapitain handia.

Luis Miguel Arconada Realaren ikur nagusienetako bat izan da eta izanen da. Bere izaera lehiakorra, irabazteko grina eta klubari zion maitasuna hainbestekoak ziren, jokalari maitatuena izan zela. Liderra zen. Handienetan handiena.

Futbolak bere historian izan duen atezain onenetako bat izan da. Horregatik abesten zuten Atotxan ‘No pasa nada, tenemos a Arconada’ zihoen kantua.

Izan ere, berarekin, Reala ere handienetan handiena izan zen.