Arte handiko jokalari bat

Elias Querejeta zinemagilea Realeko jokalari ere izan zen.

Elias Querejeta hernaniarrak zinemaren munduan egindako ibilbideagatik izan zuen ospea. Espainiako zinemagilerik garrantzitsuenetako bat izatera iritsi zen.

Baina Querejetak bazuen beste zaletasun bat: Reala. Izan ere, zinemaren mundura jauzi egin aurretik, talde txuri-urdinarekin hainbat neurketa jokatu zituen. Di Stefanoren Real Madrili gola sartutakoa da, gainera.

Gerora, zinema sustatu zuen bere taldekideen artean, Reala ere arte handiko klub bihurtuz.