Lehen Supertxapeldunak

Realak irabazi zuen Espainiako lehen Superkopa.

1982. urteko abenduaren 28an, Espainiako Superkoparen lehen edizioa irabazi zuen Realak, Real Madril ahalguztiduna garaituta.

Joaneko neurketan 1-0 galdu zuen talde txuri-urdinak Santiago Bernabeu futbol zelaian, urriaren 13an. Itzulerakoan, ordea, Realak lau gol egin zizkion talde madrildarrari Atotxan. Lau gol horietatik hiru egin zituen Uraldek, eta bestea Lopez Ufarterena izan zen. Sekulako norgehiagoka jokatu zuen deabru txikiak.

Arconada, Lopez Ufarte bera, Gorriz, Bakero eta konpainiaren beste gau zirraragarri bat. Eta ez edozein gainera.