Goi mailako kapitaina

Jose Mari Martinezek gidatutako taldearen eskutik Realak aurrerapauso garrantzitsua eman zuen.

Jose Mari ‘Txino’ Martinez Realeko kapitain handienen artean dago. 60ko hamarkadan sartu zen lehen taldean, Bigarren Mailan zegoenean. Izaera eta lehiakortasun handiko jokalaria zen eta hori ikusirik presidenteak kapitain izendatu zuen berehala.

Puertollanoko igoeraren heroietako bat izan zen Martinez; besteak beste, Gorriti, Ormaetxea, Urreisti, Arzak edo Boronatek osatutako talde loriatsu haren kapitaina zen. Calvo Soteloren aurka bina egin ostean, Reala Lehen Mailara itzuli zen, luzaroan gelditzeko.

Eta ondoren iritsi zen iraultza. Iraultza erreala. Reala goraino eraman zuen iraultza.