Eduardo Chillida eskultore entzutetsua Realeko atezaina izan zen urtebetez.
Aski ezaguna da Realak atezain bikainak izan dituela betidanik. Bai berdegunean, baita futbol-zelaitik kanpo ere. Azken hauen adibide garbienetakoa da Eduardo Chillida.
XX. mendeko eskultore garrantzitsuenetakoa izan zena, Realeko atezain ere izan zen urtebetez, 19 urte zituela bi belaunetako lesio batek erretiroa hartzera behartu zuen arte.
Futbola utzi zuen, eta inbidia pasatzen zuelako Atotxara joateari utzi zion arren, Reala bihotzean eraman zuen beti.