Reala, garaiezin

Ligan jarraian galdu gabeko partiden marka Realarena da.

Realak 38 norgehiagoka jarraian egin zituen Ligan galdu gabe. 1979ko apirilaren 22an Racingen aurka 1-0 galdu zuenetik, 1980ko maiatzaren 11ra arte garaiezina izan zen. Egun hartan, 2-1 galdu zuen Sevillaren aurka, denboraldiko azkenaurreko jardunaldian.

Txapelketa irabaztea lortu ez bazuten ere, Alberto Ormaetxeak gidatutako taldeak denboraldi bikaina egin zuen. Arconada, Celayeta, Olaizola, Kortabarria, Gajate, Alonso, Zamora, Diego, Lopez Ufarte, Satrustegi, Idigoras, Gorriz, Gaztelu eta gainerakoek zeresan handia eman zuten. Jokalari haiek ezarri zuten Ligan jarraian galdu gabeko partiden errekorra. Eta 37 urteren ondoren, inork ez du marka hori gainditzea lortu.

Hona hemen 38 neurketa horien zerrenda:

1978/79 denboraldia

Reala – Valentzia (1-0)

Salamanca – Reala (1-3)

Reala – Real Madril (0-0)

Bartzelona – Reala (1-3)

Reala – Las Palmas (2-0)

Athletic – Reala (1-1)

1979/80 denboraldia

Reala – Las Palmas (1-0)

Athletic – Reala (0-1)

Reala – Valentzia (0-0)

Rayo Vallecano – Reala (1-1)

Reala – Bartzelona (4-3)

Almeria – Reala (0-0)

Reala – Zaragoza (2-1)

Betis – Reala (1-1)

Reala – Real Madril (4-0)

Salamanca – Reala (0-1)

Español – Reala (1-2)

Reala – Hercules (1-1)

Sporting – Reala (0-1)

Reala – Burgos (2-2)

Malaga – Reala (0-0)

Reala – Sevilla (2-0)

Atletico Madril – Reala (1-1)

Las Palmas – Reala (2-2)

Reala – Athletic (4-0)

Valentzia – Reala (0-0)

Reala – Rayo Vallecano (4-0)

Bartzelona – Reala (0-0)

Reala – Almeria (1-0)

Zaragoza – Reala (0-2)

Reala – Betis (0-0)

Real Madril – Reala (2-2)

Reala – Salamanca (1-0)

Reala – Español (1-0)

Hercules – Reala (0-0)

Reala – Sporting (4-1)

Burgos – Reala (1-3)

Reala – Malaga (3-1)