Donostiako danborrada eta Reala

Lotura estua dute Donostiako danborradak eta Realak. Anoetak danborrada darama bihotzean. Eta Donostiak Reala. 

Izan ere, talde txuri-urdinaren emaitzak bikainak direnean, Ra-ta-ta-plan doinuak dira nagusi Anoetan, garaipen bakoitzaren ostean. Zaleen kantuak danborren erritmora abesten dira: izan Realaren ereserkia, edo izan Donostiako Martxa.