Amaitu arte sinestea

Zamorak Gijonen sartu zuen golak bikain islatzen ditu Realaren balioak.

Esfortzua, insistentzia eta lana Realaren izaeraren parte dira. Baita partida amaitu arte sinestea ere. Soilik balio horiek jarraituz lortu baitu Realak arrakasta.

Zamorak Gijonen, ia denek partida galdutzat jotzen zutenean, azken minutuan, lehen Liga irabazteko sartu zuen golarekin bezala.