Satrusen ukabila

Satrustegik ukabila altxatzen zuen bakoitzean pixka bat alaiagoak ginen.

Jesus Mari Satrustegi da Realaren historiako golegilerik onena. Realaren One Club Man jokalarietako bat izateaz gain, talde txuri-urdinarekin jokatu zituen 13 denboraldietan zehar 162 gol egin zituen.

Golez gol, lanaren lanaz, Atotxako harmailak betetzen zituzten zaleen maitasuna irabazi zuen Satrusek. Izan ere, Satrusek gol bat sartu eta ukabila altxatzen zuen bakoitzean, zorionez blaitzen ziren realzale guztiak.