Hondartza

Realaren harrobia ez da harrizkoa, hondarrezkoa baizik. Munduan bakarra den harrobia da. Jatorria hondartzan duen harrobia.

Hotzez ala bero itogarriz. Euritan edo elurretan. Astebururo-astebururo, ehunka gaztetxok Donostia eta Zarautzeko hondartzak betetzen dituzte, plaieroetako partidak jokatzeko asmotan.

Taldekideen artean muntatzen dituzte ateak. Futbol-zelaiko marrak markatzen dituzte. Eta, bereziki, hondar gainean guztia ematen dute, ilusio biziz.

Realaren jokalari handienetako askok hondar gainean lehiatu dute: Chillida, Arconada, De Pedro, Xabi PrietoJose Mari Martinez berak ere, oroitzapen onak ditu: 12 urte zituela, mendiko zuhaitz bat moztu eta enborra ezaguna zuten arotz bati ematen zioten, zerratu zezan. Ondoren, zutoinak trenaren atzealdean sartzen zituzten, txartel-zulatzaileak ikusi ez zitzan, eta Donostiara eramaten zituzten. Talde guztiak Anastasio tabernan gosaltzen zuen, han bertan gordetzen baitzituzten ateak hurrengo astera arte.

Realaren jokalari handienetako asko hondartzetan hezi izan ziren.