Bixio

Bixio Gorriz, Realaren betiereko mitoa. Itzal handiko jokalaria.

Alberto Bixio Gorriz pertsonaia garrantzitsua izan da Realaren historian. Jokalari Ohien Elkarteko egungo lehendakaria izateaz gain, elastiko txuri-urdinarekin neurketa gehien jokatu dituen jokalaria da. 1979ko apirilaren 8an egin zuen debuta, 21 urte zituela, eta ordutik aurrera 599 norgehiagoka jokatu zituen. Gehienetan Kortabarriarekin edo Gajaterekin osatzen zuen bikotea defentsan.

Dena den, zenbaki soila baino ez da. Izan ere, Bixio hori baino gehiago zen. Indarra zen, borroka, grina. Atotxako zaleek asko maite zuten Gorriz. Hain zuzen, Atotxa estadioan jokatu zen azken neurketan utzi zion futbolean jokatzeari.

Gorriz mito bat da, itzal handiko gizona da. Gaur egun, Realak Anoetan jokatzen duen bakoitzero, bere bufanda txuri-urdin zaharra lepoan jantzi eta taldea animatzera joaten da Bixio.