Zubietaz haratago: Gipuzkoa, Realaren etxea

Zubieta XXI, Gipuzkoako talentu handien fabrika, eraiki aurretik, Realak leku askotan entrenatu du. Atotxan eman zituen lehen urratsak. Gerora, Mundaizen, Añorgan edo Cristina Enean ere aritu izan da. Baita hipodromoan ere.

Realzale asko gerturatu izan gara Zubietara Realaren entrenamendu bat ikustera. Animoak, txaloak, oihuak. Zenbatetan itxarongo ote genuen aparkalekuan, jokalariekin hizketan aritu ahal izateko, argazkiak ateratzeko edota sinadurak eskatzeko!

Cristina Enea parkean zehar korrika ere sarritan ikusi izan genituen Realeko Jokalariak. Hortaz oroitzen gara donostiar ugari. Baita Mundaizeko hartxintxar gainean ere. Hura bai garaiak!

Realzale guztiok oroitzen dugu Realaren autobusa noizpait gure herritik pasatzen. Oroitzen dugu nola eztabaidatzen genuen kuadrillan leihoaren bestaldean zegoen jokalaria nor ote zen asmatzeko. Oroitzen dugu nola altxatzen genituen besoak “Aupa Real?” oihukatuz. Sentsazio bakarra zen. Ilusio bat.

Egiari zor, gure idoloak gertu izan ditugu beti. Gipuzkoa osoan, Zubietan edo Cristina Enean. Edonon, baina jokalari eta zaleak, beti hurbil.