Jose Luis Orbegozo, Realaren urrezko aroko presidentea

Jose Luis Orbegozo buru zuela, Realak bere historiako lorpen handienak eskuratu zituen, bere balioei tinko eutsita.

80ko hamarkada urrezko aroa izan zen Realarentzat. Bere historiako emaitzarik onenak eskuratu zituen. Eta ez zen kasualitate hutsa izan. Jose Luis Orbegozo buru zuen talde on batek egindako lan onaren emaitza baizik.

Txikitatik Realeko bazkide izan, eta 1966an Antxon Vega de Seoaneren zuzendaritza taldean sartu zen, diruzain gisa. Hurrengo urtean, Puertollanoko igoeraren ondoren, presidente izendatu zuten.

Harrobiaren aldeko apustua egin zuen Orbegozok; taldea lehen mailan egonkortu zuen; Europara eraman zuen; bi Liga eta Superkopa irabazten ikusi. Realzalea izatearen harrotasuna piztu zuen.

Elkarrekin noraino iristeko gai garen erakusteko gai izan zen.