Reala, harrobian oinarritutako taldea

Harrobia bermea da. Hain zuzen, Reala da harrobiko jokalari gehien sortu dituen taldeetako bat.

Zubieta da Realaren altxor nagusienetako bat. Talde txuri-urdinaren lorpen askoren oinarria da harrobiko lana. Izan ere, Sanse sortu zenetik, 300 jokalari baino gehiagok egin dute debuta Realeko lehen taldearekin.

Dozenaka jokalarik egi bihurtu dute beren ametsa: Martinez, Larrañaga, Arkonada, Imanol, Alberto, De Pedro edota Xabi Alonsotik, gaur egungo taldean aritzen diren futbolarietara: Xabi Prieto, Zurutuza, Illarramendi, Bautista, Odriozola, Guridi edo Zubeldia, besteak beste. Luzea da zerrenda.

Dudarik gabe, harro egoteko modukoa.