Errepidea txuri-urdin: Realzale guztiei eskainitako omenalditxoa

Realaren alboan egoteko noizpait autobusen bat hartu duten realzale guztiei eskainitako omenalditxoa da honakoa.

Realzale ugari izan dira Realak jokatu izan duen hirietako bakoitzean. Kale ugari txuri-urdinak izan dira egun horietan. Izan ere, realzaleek inoiz ez dute taldea bakarrik uzten. Kilometroek ez dituzte beren pasiotik aldentzen. Gero eta urrunago iritsi, gero eta urrunago joaten baitira zaleak taldea animatzera.

  • Estadio Ciudad de Puertollano: 700 kilometro. 1.500 zale.
  • El Molinón (Gijon): 360 kilometro. 10.000 zale.
  • La Romareda (Zaragoza): 260 kilometro. 15.000 zale.
  • Balaídos (Vigo): 770 kilometro. 9.000 zale.
  • Juventus Stadium (Turin): 1.107 kilometro. 2.000 zale.
  • Ali Sami Yen Stadium (Estambul): 3.168 kilometro. 1.200 zale.
  • El Alcoraz (Huesca): 260 kilometro. 1.000 zale.
  • Ramón de Carranza (Cadiz): 1.034 kilometro: 1.500 zale.
  • Gerland (Lyon): 787 kilometro: 4.000 zale.
  • Old Trafford (Manchester): 1.615 kilometro: 5.000 zale.
  • Bay Arena (Leverkusen): 1.312 kilometro: 2.400 zale.

Hauek adibide hutsak baino ez dira. Izan ere, gehiago edo gutxiago, realzaleak beti presente daude, edozein estadiotan. Hamabost egunero, estadio ugaritan ageri baitira kolore txuri-urdinak. Realzale guztiek helmuga bera dutelako.