Eta zuri, realzale, nork irakatsi zizun Realekoa izaten?

Gipuzkoan, realzale izaten etxean ikasten dugu. Horregatik, realzale guztiok dugu beste realzaleren bat familian.

Gipuzkoako familia askok DNAn daramate realzale izaera. Familia bereko jokalari ohietatik hasita, Aranzabaldarrak, Lopez Rekartetarrak edo Alonsotarrak, besteak beste, milaka zaleetaraino. Elgoibarko Gurrutxaga sendia da formula honen adibide garbienetako bat, lau belaunaldiz izan baitira txuri-urdin.

Izan berdegunean edo harmailetan, abizen bera izan genezake askok: Realzale.