Reala Errege Kopako txapeldun: bost urratsak

Reala Errege Kopako txapeldun izan zen 1986-1987 denboraldian. Atleticoren aurka neurtu zituen indarrak finalean, eta bina berdindu ostean, penaltietan irabazi zuen. Sufrimendua bikoitza izan zen, gainera. Alde batetik, beroagatik. Eta bestetik, amaierara arte itxaron behar izan zelako kopa altxatzeko.