Amadeo Labarta. Realeko mito ezezaguna

Amadeo Labarta Atotxako geranioak baino askoz ere gehiago zen. Handietako bat. Mito bat, askok ezagutzen ez dutena.

Badira zenbait futbolari gehiago ezagutzen direnak utzi duten arrastoagatik, beren ibilbide profesionalagatik baino. Eta, dudarik gabe, Amadeo Labarta mito horietako bat da. Akaso, ezagunagoa izan zen bere geranioengatik, futol zelaian emandakoengatik baino. Baina Amadeo hori baino asko ere gehiago izan zen.

Pasai Antxon jaio zen, eta Pasaitarra taldean hasi zen futbolean jokatzen. Realaren Ligako lehen hamaikako historikoaren parte izan zen, besteak beste, Bienzobas, Marculeta, Mariscal, Cholin eta Kirikirekin batera. 1925. urtean iritsi zen Realera, eta geroztik 257 neurketa jokatu zituen bertan izan zen 11 denboralditan. Guztira lau gol egin zituen denbora horretan. Gipuzkoako txapeldun izan zen hiru alditan, eta Kopako final luzeena jokatu zuen. Horrez gain, 1928an Amsterdamgo Joko Olinpikoetan parte hartu zuen Espainiako Selekzioarekin.

Gerora, Gerra Zibilaren ondorioz, futbola utzi behar izan zuen. Gainera, begi bat galdu zuen gudan eta ezin izan zuen berriro futbolean jokatu. Denbora batez, flamenkoa kantatzen ibiltzen zen irrati eta ikuskizunetan.

Erretiroa hartu ostean, Atotxako atezain izan zen 40 urtez. Bere amarekin bizi zen futbol zelaiko lehiatilen gainean. Leihoetan geranioak eta kanario bat zituzten. Ander Izagirre kazetariak honela dio Mi abuela y diez más liburuan: “Labartaren amak Atotxako berdegunean bertan zintzilikatzen zituen alkandorak, azpiko arropa eta galtzerdiak. Frutas eta Duque de Mandasko harmailen arteko kornerrean”. Atotxako zaleek asko maite zuten.

Amadeo Labarta, bizimodu ez ezik, Reala bere etxe bilakatu zuen pertsona.