Txapeldun garenean, Gipuzkoa osoa da gure ospakizunen “iturria”. Gure jendearen alboan ospatzea gustatzen zaigulako, Realarekiko pasioa arnasten den leku horietan.
“Ez dut egun hau amaitzerik nahi”, esan zion Zamorak bere emazteari, Realaren lehen Liga Gipuzkoa osoan zehar ospatu eta gero.
Hunkitutako zaleak, ilusioz beteriko gaztetxoak, harro zeuden senideak, jokalariak agurtzearren lana alde batera uzten zuten baserritarrak… Egun berezia izan zen, lurralde osoaren eta taldearen arteko batasuna azalduz.
Hilabete gutxira, Alberto Ormaetxeak honela azaldu zuen bizitako esperientzia: “Bai, baliteke zaleek titulua oroitzea, baina nik ez. Egun haietatik irudi bakarra daramat buruan: gu agurtzeko goldatzeari uzten zion baserritarrarena. Horrek bai hunkitu ninduela. Ez nuen uste gure lanak horrenbesteko garrantzia izan zezakeenik”.
Izan ere, Reala txapeldun izan den bakoitzean, talde osoak Gipuzkoako herrietako kaleak zeharkatu ditu, zaleekin batera ospatzeko.
Irabazten dugunean, guztiok baikara txapeldun.