Atotxako harmailak

Atotxa izen handiko futbol-zelaia izan zen.

Giroa, usaina, soinua, espazioa, xumetasuna… Atotxa nortasun handiko zelaia zen. Zaleek harmailetako bakoitzari jarri zizkieten izenetan nabari zen hori, esate baterako.

Harmailak berdegunetik gertu zeuden Atotxan, eta zaleen presioa izugarria izaten zen, aurkariak uzkurtzeraino. Atotxak berezkoa zuen nortasun hori, eta bertara hurbiltzen ziren zaleei nahiz berdegunean zeuden jokalariei kutsatzen zien.